MATERIAREN ALDAKETAK

ALDAKETA FISIKOAK
Aldaketa fisikoa ematen denean materiak berak ez du oinarrizko aldaketarik izaten, eta substantziak lehengoan jarraitzen du.
Gatza izaten jarraitzen du uretan disolbatzen dugunean, eta gatza da kristalizatzen denean ere (kristal handiagoak edo txikiagoak sortuko dira, baina gatza izango da).
Materiaren substantzia askotan ez da aldatzen. Ura eta lurruna substantzia berbera dira nahiz egoeraz aldatu eta azukrea disolbatzen dugunean, itxura aldatu egiten zaio, baina substantzia ez: kristalizatzen denean, azukrea berreskuratuko dugu. Aldaketa horiek guztiak aldaketa fisikoak dira.
ALDAKETA KIMIKOAK
Badira beste era bateko aldaketak ere, ordea; behin gertatuz gero, substantziak erabat eta itzultzeko aukerarik gabe aldatzen dituzte.
Azukrea erretzen dugunean azukrea beste substantzia bat bilakatu da. Aldaketa horretan ez dago lehengo egoerara berriro itzultzerik: aldaketa kimikoa da.
Papera edo egurra errez gero, alferrik da errautsak hartu eta haietatik egurra edo papera lortzen saiatzea. Errekuntzak gasak eta errautsak sortu ditu eta baita beroa ere (energia), baina substantzia eraldatu egin da: itzulezinezko aldaketa da.
Eraldaketa itzulezin horiei erreakzio kimikoak deitzen zaie. Hasierako substantziak aldatu eta beste batzuk sortzen dira.
 
 Errekuntza edo konbustioa erreakzio kimiko ohikoa da, eta baita burdinaren herdoiltzea ere, esate baterako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario